Koronabirusaren pandemiak jotako kulturaren sektoreko hainbat langilek Sos Kultura ekimen sortu dute, eta protesta ekitaldia egin dute pankarta horren atzean gaur Hego Euskal Herriko hiriburuetan.
Bilboko ekitaldian, Arriaga antzokiaren parean, Loli Astoreka eta Itziar Ituño aktoreek hartu dute hitza, 1.300 pertsonatik eta 167 erakundetik gorak sinatutako adierazpena irakurtzeko.
"Kultura lehen mailako behar gisa izendatzeko beharra aldarrikatzen dugu, eta hori da premisa erakunde publikoek aurrera eraman beharreko politikentzat euskal gizarteak kulturararako duen eskubide berma dezan, gure komunitateen bizitzan eta ekonomiak interes estrategikoa duen sektorea delako", adierazi du Loli Astorekak.
Eta eskaera gordina Ituñok: "Ez gaitzazue desagerrarazi, berehala itzuli nahi dugu, espero dugu oihala altxatzeko aukera izatea".
Hitzok Kultura Gara izeneko manifestuan inspiratuta daude.
Ikus bideoa:
Manifestuarekin bat egin daiteke hemendik.
Erantzun
Sartu