Teknologia albisteak

Uda ikastaroa: Hizkuntzen biziberritzea eta garapen iraunkorra

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-06-07 : 17:36

"Hizkuntzen biziberritzea eta garapen iraunkorra" ikastaroa antolatu du irailerako Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak (MHO). Euskal Herriko bertako zein atzerriko kasuak izango dira aztergai ikastaroan, eta berau aurrez aurre zein online egiteko aukera egongo da. Irailaren 16an eta 17an izango da eta matrikula dagoeneko zabalik

Ikastaroa EHUren udako ikastaroen barruan dago, eta hortik eman daiteke izena. Hauxe da programa:

Lehen eguna, irailak 16

09:00 - 09:15: Erregistroa eta dokumentazio-banaketa

09:15 - 09:30: Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena. Ines M. Garcia Azkoaga, UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra - Katedrako arduraduna

09:30 - 10:30: "Hizkuntza aniztasuna, hizkuntza gutxiratuen biziberritzea eta garapen iraunkorra" liburuaren inguruan“. Itziar Idiazabal Gorrotxategi, UPV/EHU - Ikertzailea

11:00 - 12:00: “Kameruneko hizkuntza aniztasunaren egoera“. Gabriel Delmon Djomeni, Yaoundé I University - Ikertzailea

12:00 - 13:00: “Euskal Herriko adibidea: euskararen biziberritzea eta giza garapena“. Patxi Baztarrika Garpasoro Andoaingo Udala - Hizkuntza politika eta plangintzan aditua.

13:00 - 13:30: Elkarrizketa.

Bigarren eguna, irailak 17.

09:30 - 10:30: “Kameruneko hizkuntza batzuetako komunitateetan murgilduz eta garapena aztertuz“. Gabriel Delmon Djomeni, Yaoundé I University - Ikertzailea

11:00 - 12:00. “Nasa yuwe: hizkuntza biziberritzea eta garapena“. Ane Ortega Etcheverry, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola - Irakasle-Ikertzailea. (ilustraziorako, Nasa Yuwe hizkuntzako glosario digital bateko irudia).

12:00 - 13:00: “Hizkuntza lankidetza maya yukatekaren biziberritzean“. Jon Sarasua, Garabide Elkartea.

13:00 - 13:30: Elkarrizketa

Erantzun

Sartu