Hezkuntzan Librezale taldeak bi jardunaldi antolatu ditu datozen bi asteetan, telematikoak (bideo eta txat zuzenekoak), hezkuntza alorreko egoeraz hausnartzeko (koronabirusaren krisiaren ondorioak) eta bereziki burujabetza teknologikoak alor honetan duen garrantzia azpimarratzeko.
"Hezkuntzan librezale, zerbitzu publikoa, kode publikoa": goiburu hori du topaketa bikoitzak eta bi egunetan garatuko da, enfoke desberdinekin.
Ekainaren 11n, 18.00etan: Zelan bizi izan du konfinamendua hezkuntza komunitateak. Partaide hauekin;
Ekainaren 18an, 18:00etan: Burujabetza teknologikorako hezkuntza irudikatzen. Partaide hauekin:
Topaketak plataforma birtual honetan egingo dira, konektatzen direnen txat erako parte-hartzearekin.
Hurbilpen bezala ondo egon daiteke gogoratzea nola abenduan, Durangoko Azokan, hezkuntzan software librea erabiltzearen aldeko aldarria kaleratu zuten.
Informazio gehiago, hemen.
Erantzun
Sartu