Teknologia albisteak

Mattin Larzabal kazetaria hil da

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-06-03 : 11:45

Atzo hil zen Mattin Larzabal kazetari eta euskaltzale baxernabartarra (Aiherra, 1950). 30 urtez Lapurdiko Gure Irratiaren langile eta arima; irratia sortu zenetik. 2013ko hartu zuen erretreta, aurreko urtean Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren Ohorezko aipamena izan ondoren. Ekainaren 26 honetan, 70 urtebete beteko zituen. 

Aiherran sortua, Nafarroa Beherean, Baionan bizi izan zen luzez, hiriko auzoetako eta euskalgintzako mugimenduetan engaiatua. Zuzenbidean lizentziatua Pauen; 1970eko hamarkadan, Baionako Mendeberri elkartea sortu zuen. Elkarte horrek lan handia egin zuen euskararen alde hamarkada horretan, gazteekin eta euskarazko ikastaroak ematen.

1982. urtean Frantziako uhinen kontzesioak askatu zirenean, Gure Irratia sortu zen eta orduantxe bertan Larzabal boluntario hasi zen hedabide berri hartan. Hurrengo urtean lanpostu profesionala lortu zuen irratian, eta 30 urtez jardun zuen bertan 2013. urtera arte.

Hitz hauekin agurtu du gaur Gure Irratiak:

Lankide, eredu eta lagun zintugun Mattin. "Gogoko tokian, aldaparik ez" gure uhinetan zenion bezala. Zure hitzei bide ematen segituko dugu. Milesker ekarri daukuzunagatik.

Erantzun

Sartu