Teknologia albisteak

Koronabirusa ez kutsatzeko, kolore kode sinple bat

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-06-01 : 18:13

Honezkero denok dakizkigu arauak, baina horra beste oroigarri bat, badirudi-eta edonola ibiltzea zilegi dela une honetan... Ez ahaztu: kutsatze kate bakar batetik hasi zen, itxura guztien arabera, pandemia hau.

Berdetik gorrira, etxean egoteko segurtasuneik espazio itxietako taldekatzeetara handitzen da arriskua.

Etxetik kanpoko egoera guztietan lagungarri diren tresnak dira:

  • Maskara
  • Distantzia
  • Eskuak garbitu
  • Jende gutxi
  • Aireztatzea
  • Interakzioak labur
  • Ez partekatu janari, edari, jostailu edo tresnarik

Koadro sinple hori marraztu dute Julia Marcus eta Ellie Murray epidemiologoek. Guk euskaratu egin dugu.

Profilaxia gordetzeko neurriak indartzera dator Nature aldizkarian argitaratu berri denak: Transmisioa eragiten duten pertsonen artean, %44ak lehen sintomak agertu baino lehenago egiten dute, eta asintomatiko diren azken 2 edo 3 egun horietan da kutsateko gaitasunik handiena gainera.

Era berean, gogoratu doministiku batek baino birus partikula gehiago zabaldu ditzake berriketako minutu pare batek. Denok zabaltzen ditugu mikrotantak ahotik hizketan dihardugularik, eta asintomatiko bagara baina birusa geure baitan badugu, bi minutuko jardunean mila mikrotantan koronabirusa egon daiteke. Sustatun jaso genuen horren berri duela egun batzuk.

Erantzun

Sartu