Photocall TV webgune sinple eta praktikoa da: zuzeneko irrati eta telebista seinaleen biltegi bat. Uste dugu webgune espainola dela, kategoria nazionalean" Espainiako Estatuko telebista mordoa daudelako (EITB barne), eta nazioarteko aukerekin alderatuta osatuago dirudielako. Hala ere, nazioarteko emisioak aurkitzeko tresna praktiko bat da.
adibidez, bilaketa baten bidez (rus sartuta, besterik gabe) Errusiako kanal zenbait agertzen zaizkigu.
Horietako bat klikatu dugu, Vesti albisteena, eta hor agertu zaigu. http://photocall.tv/cG5n/re?ch=vtrk_ptp
Bilaketa batek bi ikono ematen baditu, ez du esan nahi bi kanal bakarrik direnik: telebista batzuen kanal eskaintza zabala ikus daiteke horietako bakoitzean, irudian Errusiako zenbait kanal ikusten diren bezala.
Era berean, irrati eta telebista modueta ETB bilaturik, hauetxek dira aukerak:
ETB1, ETB2, ETBsat, Euskadi Irratua, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea eta EITB Musika.
Photocall.tv erabiliz gero Chrome nabigatzailearekin, Chromecast baduzu etxea, seinalea etxeko telebistara bidaltzeko aukera ere izango duzu.
Dirudienez, irekian streaming ematen duten kanala dira agertzen direnak: ordainpeko seinaleen kopia piratarik ez, beraz; hala ere, zalantzazkoa dirudi biltegiratze hau guztiz legala izango ote den... Erabili irekia dagoen bitartean, beraz, akaso laster itxiko dute-eta.
Erantzun
Sartu