Teknologia albisteak

Sakondu, Zabaldu eta Innobideak laguntza programak EAEko enpresentzat

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-06-02 : 15:48

SPRI taldearen berrikuntza eta nazioartekotzerako laguntzak ekainaren 12a eta 16a artean berraktibatuko dira, Koronabirusaren itxialdiaren ondoren. Sakondu, Zabaldu eta Innobideak izeneko hiru laguntza-ildo dira irekiko direnak. Programa hauen helburua da euskal enpresek berrikuntza negozio-prozesuetan aplikatu ahal izatea eta, horrela, Covidaren pandemiak sortutako agertokiei aurre egitea.

Zabaldu programa hedapen fasean dauden eta esportazioen ehuneko txiki samarra duten enpresei zuzenduta dago.

Sakondu programa, aldiz, oso nazioartekotuta dauden enpresei zuzendua dago, eta helburutzat dauka merkatuak dibertsifikatzea, sostengarritasuna txertatuz nazioartekotze-estrategiaren barruan.

Innobideak izeneko ildoan, berriz, hiru laguntza prograna daude enpresak aurkezteko:

  • INNOBIDEAK-Lehiabide: negozioaren jarraipenerako edo birsorkuntzarako planak, negozio-eredu berrien garapena, berrikuntza-proiektuak, dimentsio handiagoa bilatzeko proiektuak, enpresa traktoreen eta haien hornitzaileen arteko lankidetza garatzeko proiektuak. Programa honetan, baita ere, Covid-19aren osteko eszenatokiko ekintzak garatzeko laguntza-neurriak tratatuko dira espezifioki.
  • INNOBIDEAK-Pertsonak; langileek enpresan parte har dezaten sustatzea.
  • INNOBIDEAK-Kudeabide; enpresen kudeaketa hobetzeko proiektuak.

Innobideak programaren onuradun izan daitezke 10 langiletik gorako ETEak, antolakuntzako aldaketekin zerikusia duten kudeaketako hobekuntza-proiektuak egin nahi dituztenak eta neurri berritzaileak aplikatu nahi dituztenak, baina horretarako laguntza profesionala eta ekonomikoa (laguntza honen funtsezko alderdiak) behar dutenak.

Erantzun

Sartu