Teknologia albisteak

B-Venture, startup-entzako erakusleiho bat

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-06-06 : 16:38

B-Venture da start-up edo enpresa teknologiko berrientzako erakustazoka bat, ospatukodena Bilbon urrian (urriaren 20 eta 21ean). Hala ere, bertan parte-hartze berezitua izan eta finantzazioa aukerak areagotzeko, oraintxe da izena emateko epea, ekainaren 30a bitartean.

Bi motako proiektuak aurkez daitezke, hasierakoak (early stage) edo hazkundekoak (growth). Lehenbiziko kategorian parte hartzeko, behar duzu;

  • legez eratua egon jada enpresa edo proiektu gisa.
  • Negoziorako aukera identifikatua izatea,
  • Izarera berritzailea eta eskalagarria izatea.

Growth edo hazkunde kategorian, berriz:

  • Nazio edo nazioarte mailako proiekzioa duen negozioa.
  • Baliozkotutako negozio-eredua.
  • Merkatu-kuota esanguratsuarekin.

Kategoria bietara aurkezteko oinarriak eta bideak hemen daude azalduta. Epea ekainaren 30a arte dago irekita, eta 24 proiektu aurkeztuko dira gero erakustazokan egoteko. Aukeratuek halako abantailak izango dituzte urriko biltzarrean:

  • Trebakuntza-programa batean sartuko dira.
  • Pitch edo aurkezpen zuzena egingo dute inbertsoreen eta enpresen aurrean
  • Stand bat erakusketa-eremuan.
  • Bilera pribatuak enpresekin, korporazioekin eta inbertsoreekin.

B-Venture delakoaren hirugarren edizioa izango da 2020koa. Aurreko bi edizioetan Indra, CAF Ventures, Acciona, Microsoft, Iberdrola, Metxa, BStartup, Laboral Kutxa, Plug & Play Spain, Lanzadera edo Adara Ventures enpresek hartu dute parte, besteak best.

Informazio gehiago, B-Venture.

Erantzun

Sartu