Euskal Herriko gizarte esku hartzerako eta astialdi hezitzailerako erakundeen sarea, AstisaldiSarea.eus delakoak, dei publiko bat egin du "Ume eta nerabeentzat aisialdi hezitzaileko jarduerak dituen 2020ko uda baten alde".
Lau puntuko komunikatuan, zenbait puntu nabarmentzen dituzte (hemen laburturik, irakurri komunikatu osoa).
1. Aisialdiko heziketan lan egiten dugun elkarteak oso egoera zailean gaude. Guri ere beste sektore askori bezala, Covid-19ak bete-betean eragin digu. Lehen hilabete hauetan gure lan egiteko modua asko moldatu behar izan dugu baina aurrera egin behar dugula uste dugu. Uda da aisialdi hezitzailearentzat une garrantzitsuenetariko bat eta dena espero bezala badoa eta administrazio publikoen laguntza izanez gero aisialdiko jarduera hezitzaileak egiteko aukera, handia izango da.
2. Covid-19a ondorio larriak sortzen ari da haurrengan, nerabeengan eta gazteengan konfinamendua, ikastetxeen itxiera eta inpaktu sozioekonomikoa dela medio. Haurrak eta nerabeak zaintzea gizartearen eta komunitatearen lehentasuna da. Eta aisialdiko hezkuntza, hezkuntza ez formala, haurren eta nerabeen zerbitzura eta hauen garapenaren zerbitzura dagoen etengabeko prozesu integrala da.
3. Osasuna bermatzen duten ekintzak diseinatu eta antolatuko dira, 2020ko udaren errealitatera egokituta. Badakigu jarduera hauek ez direla lehengoak bezalakoak izango, baina neurri bereziak erabiliz hauetako asko egin ahal izango dira.
4. Euskal administrazioei (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta Udalak) haurrek aisialdirako, jolaserako eta kultur arloko jarduerak zein hezkuntza arlokoak eta artistikoak egiteko duten eskubidea bermatzeko sortzaileak edota alternatiboak diren irtenbideak garatzea eskatzen diegu.
Erantzun
Sartu