Ustekabean, funtzionalitatea ireki du gaur Twitterrek bere ordenagailuko web bertsioan: txio programazioa. Datozen 18 hilabeteetan edozein unetan programatu dezakezu txio bidalketa bat. Partzialki euskaratuta dago, oker txikiren batekin eta ingelesezko terminoen nahaketarekin, baina erraz ulertu eta erabiltzeko moduan. Eta bestela, ba jarraian azaltzen dizugu nola erabili aukera berri hau.
Web bidezko ordendagailuko bertsioan dago aukera. Txiokatzeko laukiaren ondoan, eskumatara ikono berria agertu da emohie orduan: egutegia eta ordularia. Hor klikatu behar duzu, edo, bestela URL zuzen honek ere bertara eramango zaitu: https://twitter.com/compose/tweet/schedule
Interfaze hau agertuko da, eta bidalketaren ordua eta eguna aukeratu behar dituzu. Ez da orain testurik sartzen. Unea aukeratu, BERRETSI eman eta gero da hori.
Berretsi eman duzularik, berriro sarrerako orria agertuko zaizu, baina txio-bidalketaren espazioa aldatuta agertuko da: ordu zehatzarekin abisatzen dizu, eta BIDALI beharrean PROGRAMAZIOA agertzen da urdinez. Zuzenago litzateke PROGRAMATU, uste dugunez, baina tira, hortxe sakatu behar da.
Bidali gabeko txioak, programatu dituzunak, non geratzen dira? ba hemen, URL honetan https://twitter.com/compose/tweet/unsent/scheduled
Scheduled direlakoak hor daude, etorkizunerako programatuak. Testua aldatzeko, klikatu, eta bai testua edo orduaren lerroa ukituz, bidalketa-unea aldatu ahal izango dituzu. Edo, damutu bazara... ba ezabatu.
Azken datu bat: ez dirudi bertxio hutsak programatu daitezkeenik. Guk ez dugu asmatu behintzat.
Erantzun
Sartu