Jardunaldia gaur: Ikus-entzunezkoen egoerari begiratu bat 2deotik
Donostiako Tabakalera kultura zentroak Etxean ekimenarekin antolaturikoen artean, gaur 19.00etan ikus-entzunezkoen inguruko jardunaldi bat izango da, bideo-konferentzia eran, 2deo ikus-entzunezkoen laborategiak antolatua. Vimeo plataformaren bidez izango emisioa, baina Tabakaleraren webguneko orri honetatik txat bidez iruzkinak egin eta parte-hartzeko modua egongo dela dirudi.
Partehartzaileak izango dira:
- Elena Neira (Bartzelonako UOC-eko irakaslea)
- Aritz Cirbián ekoizlea
- Izaskun Arandia, gidoilari eta ekoizlea.Beñat Iturrioz, zinegilea.
Aurkezlea izango da Zuriñe Maguregi eta moderatzaile Urtzi Urkizu kazetaria.
Helburua da "Sormenean eta ekoizpenean dauden ibilibide posible desberdinak arakatu eta egungo egoerak eskaintzen dizkigun aukerak kontuan hartuta, euskarazko ikus-entzunezkoen arrakastarako klabe batzuk identifikatzea", eta "kontsumo-testuinguru berrien eraginean erreparatzea".
Konektatu, beraz, 19.00etan hemendik.
Erantzunak kargatzen...