Teknologia albisteak

Jardunaldia uztailean: 'Birusak, distopiak eta mundu berriak'

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-05-28 : 09:15

Jakin pentsamendu aldizkariak bere urteroko jardunaldia egingo du aurten, tokatzen den gai esanguratsuarekin: 'Birusak, distopiak eta mundu berriak'. Uztailaren 16an izango da, presentziala eta Usurbilen (2017tik egiten dira bertan Jakin Jardunaldiak), baina leku mugatuak izanik izen-ematean adi ibili. Hemendik osa dezakezu izen-emate hori.

Jakinekin batera antolatzen dute jardunaldia UEUk eta Usurbilgo Udalak. Distopia terminoa aipatu arren jardunaldiaren izenburuan, "distopiari utopia bat" kontrajartzea elkarlanean antolatutako biltzarraren zioa, Lorea Agirre Jakineko zuzendariak azaldu duenez.

Hauxe da egitaraua:

09:00 Harrera

09:30 Lorea Agirre (Jakineko zuzendaria): Gaiaren kokapena

10:00 Mario Zubiaga (EHUko Politika eta Administrazio Zientzia Saileko irakaslea): 'Izu-urtea: Biopolitika COVID-19 birusaren garaian'

10:45 Kafea

11:00 Arantza Etxeberria (EHUko Logika eta Zientziaren Filosofia Saileko irakaslea): 'Mikro-bioa, gaitza, normaltasuna, eta naturaren natura'

11:45 Joseba Azkarraga Etxagibel (EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakaslea): 'Eko-distopia prospektiban, E(H)ko-topia perspektiban'

12:30 Irati Zubia (Filosofian graduatua): 'Egia-ostea ziurgabetasun garaian'

13:30 Bazkaria

15:00-15:45 Teresa Larruzea (Filosofian graduatua eta filosofia politikoko masterduna Sorbonako Unibertsitatean): 'Estatuarekiko obedientzia eta erresistentzia pandemian zehar'

16:00-17:30 Tailerra: 'Pandemia garaiko esperientzia: ekimen publiko komunalak'. Aizpea Otaegi (Errenteriako alkatea) eta Agurtzane Solaberrieta (Usurbilgo alkatea)

Erantzun

Sartu