Teknologia albisteak

Euskal Herriko Abangoardia (EHA), umore intelektual abertzalea edo

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-05-25 : 16:02

Euskal Herriko Abangoardia (EHA) izen serioa duen umorezko taldea da, bideoak eginez sare sozialetan ezagutzera eman duena. Agiri batekin egin dute agerpena, eta halxe diote: «Euskal senaren gainbeheraren une gorena den XXI. mendean elkartu gara euskal abangoardiaren adierazle nagusiak, jasaten gabiltzan egoera honek eragindako ondoezaren inertziaz baliatuz, etorkizunean nazio askapenerako ernamuin izango den independentzia intelektual aratzerako bidea argitzekotan».

Hona adibideko bideo bat eta ikus beren Youtubeko kanala. Podcast gisako saioak ere prestatu dituzte Spotifyn.

Berriak taldeko partaide batekin hitz egin du, Maite Txintxurretarekin, beraien berri jakiteko. Hala dio Txintxurretak: «Denetarik dago EHA osatzen dugunon artean: musikariak, memegileak, bateko eta besteko adituak, saltseroak... Gutariko batzuk oraindik ez dugu hiru dimentsiotan elkar ezagutzen, baina sintonia nahiko ona izaten ari gara orain arte, eta espero dugu horrek joko dezente ematea gure saioan»

Beraien aurkezpen agiriko harrikada gehiago, bestalde:

"Adimen purutasunaren alde jarduteko erantzukizuna hartzen dugu gure gain, atzerri fisiko zein intelektulatetatik heldutako edozein kutsadura ezabatzeko bidean giltzarri izango delakoan gure eredu eta lana. Pentsamolde lizunen garbiketa honek berekin ekarriko ditu, adimen xahuaren zabarkeriak bultzatuta, egunarte euskal gizartean onartuak diren Eduardo Chillidaren edo Conquis XI-ko Andeka bezalako ikur arrotzen ezinbesteko gainbehera".

Erantzun

Sartu