Gaur ospatzen den Europako Parkeen Egunerako gertu, Gipuzkoako parke naturalen eta naturguneen berri informatzen duen Gipuzkoa Natura webgunea estreinatu da aste honetan. Gipuzkoako Foru Aldundiak jarri du martxan ekimena, Gipuzkoako Mendizale Federazioaren lankidetzan.
Gipuzkoako natura baliabideen zerrenda eta informazio zehatza dago, natura-parke, biotopo eta parketxe eran sailkatzen direlarik hauek, baina akaso ibilbideak dira webgunearen ekarpen interesgarriena: 170 baino gehiago daude oraingoz. Izan ere, Gipuzkoan homologaturiko oinezko bideen 1.500 kilometro daude. Track-a ordenagailura edo GPSra jaisteko aukera ere ematen du webguneak ibilbide horien kasuan.
Gipuzkoan bost parketxe daude:
Lau natura-parke daude, lurraldearen %15 baino gehiago harrapatzen dutenak:
Parke eta parketxe hauetako interpretazio eta harrera zentroak Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak kudeatzen ditu. Batez beste, urtero, 50.000 bisitari baino gehiago artatzen dira.
Azkenik, hiru biotopo babestu daude:
Webguneko edukiei dagokienez, zalantza geratu zaigu, CC marka ikusten da webgunean, Creative Commons esan nahi du horrek baina argitu gabe zein lizentzia zehatz (CC batzuk bakarrik dira libreak), eta lege oharrik ere ez dago.
Ezagutu https://www.gipuzkoanatura.eus
Erantzun
Sartu