Teknologia albisteak

Idazleen Mundiala finalera iritsi da, baina lasai, Mundial Alternatiboa ere badago

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-05-22 : 09:16

Twitter bidezko Euskal Idazleen Mundiala hasi zela komentatu genuen duela egun batzuk. Ba iritsi da finalaren eguna, eta Joseba Sarrionandia eta Eider Rodriguez dira finalistak. Haien artean bozka dezakezue irabazlea hautatzeko. Lehiaketa ez da polemikarik gabea izan, non eta sektore kritikoek (Judeako Fronte Euskalduna gara, jakina!) Euskal Idazleen Mundial Alternatiboa sortu duten. Disidentziaren lehiaketa hau abiatua da jada eta egun batzuk barri erabakiko da.

Hona lehiaketaren koadroa nola joan den, zabaldutako azken irudian.

Atxaga eta Rodriguezen arteko finalerdia Eider Rodriguezek irabazi zuen... Horixe izan da, agian, lehiaketako sorpresa nagusia, gainerakoan institutuko irakurketa ohikoenek edo idazle aipatuenek lortu baitute pasea.

Beste kritika bat jaso duena lehiaketak izan da oso 20. mendekoa suertatu dela... Pentsa, hildakoak ere bazeuden tartean (Mirande, Aresti..), eta horregatik antolatu zuten Mundial Alternatiboa sektore kritikoek, 21. mendeko izenekin, eta presentzia feminisa handiagoarekin. Erreibindikazio latzekin plazaraty zen Mundial Altenatiboa kalera:

"Kritikatzen gaituzte Mundial Elitistarekin sartzen garelako baina ikusi duzue zeintzuk sartu dituzten? Inork irakurri ez dituen pare bat poema liburu publikatu dituzten gizonezkoak!"

Mundial alternatiboan lehen fasean daude oraindik, eta gaur Irati Jimenez, Uxue Alberdi eta Jon Garmendia Txuriyaren artean hautatu behar da. Susmoa dugu, Ofizialean bezalatsu, Alternatiboan ere institutuetako irakurketa estandarren eredua ezarriko dela... Susmatiak gu, judearrok.

Erantzun

Sartu