Teknologia albisteak

Joko katalan bat: Zer dakizu munduko hizkuntzez?

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-05-26 : 08:48

GELA jokoa hizkuntzen inguruan zenbat dakizun konputatzen duen sareko galdetegi-joko bat da, baina ez da GELA deitzen euskarazko hitzagatik, katalanezko jokoa baita. GELA grup d'estudi de llengües amenazades delakoa da, hizkuntza mehatxatuen ikasketarako taldea, eta haiek jarri dute sarean jokoa.

 

Amateur mailarekin hasiko zara: 10 aproba dira maila honetan, eta huts bakarrak kalera botatzen zaitu. Hau da, jarraitzen duzu jokoan asmatzen duzun bitartean. Tribial erako galderak dira, baina Egunean Behin-en baino zailxeago, lau aukeraren artean asmatu behar da.

Lehen maila gainditzea ez da erraza, amateur izena eman baitiote ere. Jokalarien %7 bakarrik igaro dira hurrengo fasera. Aditu edo coneixedor fasean sartuko zara orduan, eta 5 proba gainditu behar dituzu. Hiru galderako fasea da hurrengo, experimentats edo trebatuen maila, eta azkenik laugarren maila dago... Oso oso ona izan behar omen duzu horra iritsi eta gainditzeko diotenez.

GELA taldeaz gain, Bartzelonako Unibertsitateko GLIDI kolektiboak prestatu du joko hau (GLIDI, grup de linguisters per la diversitat; aniztasunaren aldeko hizkuntzalarien taldea).

Probatu beraz: Zer dakizu munduko hizkuntzez?

Erantzun

Sartu