Teknologia albisteak

Kulturunea, streaming bidezko zuzeneko kontzertu sorta gaurdanik

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-05-22 : 08:32

Vital Fundazio arabarrak eta EITBk elkarlanean Kulturunea izeneko programa sorta antolatu dute. Zuzeneko kontzertuak izango dira, baina ez uhin bidezko telebistatik, baizik eta EITB.eus-en web orri honetatik eta Vitalen beste honetatik. ETB1n aurrerago pasatuko dituzte, udako programazioa betez. Gaur da lehen saioa, Belako taldearekin.

Emanaldiak Ilaski Serrano kazetariak aurkeztuko ditu, eta 21.00etan hasiko dira.

Hauxe izango da hurrengo asteetarako kartela:

  • Gaur, maiatzak 22, Belako.
  • Maiatzak 23, Mikel Erentxun
  • Maiatzak 24, Liher
  • Maiatzak 29, Gari
  • Maiatzak 30, Modus Operandi
  • Maiatzak 31, Eñaut Elorrieta
  • Ekainak 5, The Soulbreaker Company
  • Ekainak 6, Iñaki Palacios eta bere Banda
  • Ekainak 7, Moonshine Wagon
  • Ekainak 12, Xabi Solano
  • Ekainak 13, Mikel Urdangarin

Vital Fundazioaren arabera, "Folketik skara, pop eta rocketik pasatuz doazen musika estilo zabalak biltzen ditu Kulturuneako kartelak. Gainera, Arabako 5 talde edo artista ditu kartelak."

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago