Elkano 500 Fundazioak ekimena jarri du martxan munduko lehen itzulbiraren inguruko idazletza proiektu bat sustatzeko. "Idazle egonaldiaren" figuraren gauzatuko da hautatuarentzako saria eta egonaldia hilabetez egingo da, 2020ko urritik abendura bitartean, Nekatoenea baserrian, Abbadia inguruan, Hendaian (irudian).
Hiru erakundek ere bat egiten dute ekmenarekin: Euskal Itsasbazterra (Ekimenen Zentro Iraunkorrarekin; CPIE Littoral Basque), Euskal Kultur Erakundea (EKE) eta Euskal Idazleen Elkartea (EIE). Ipar Euskal Herriko hiru kultur erakundeek urtero antolatzen duten beka honen hamargarren edizioa da Nekatoeneakoa aurtengoa.
Aurkeztu beharreko gaia genero librekoa izango da, euskaraz lantzekoa noski, eta Juan Sebastian Elkanorekin eta zirkunnabigazioarekin lotuta egon beharko da, edo bestela baita gai periferikoekin ere, hala nola nabigazioarekin, esplorazioarekin, kartografiarekin, astronomiarekin eta abarrekin.
Literatura-egoitza eskuratu nahi dutenek maiatzaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dute hautagaitza, eta posta elektronikoz bidali beharko dute proposamena jfrahier@hendaye.com helbidera.
Deialdiaren xehetasunak deialdiaren oinarrietan daude eskuragarri. Epaimahaia aipaturiko lau erakunde antolatzaileetako ordezkari banak osatuko dute.
Elkanoren mendeurrenarekin lotutako ekimen gehiago hemen.
Erantzun
Sartu