European Journalism COVID-19 Support Fund delakoa (Europako kazetaritzarako Covid-19agatiko laguntza funtsa) iragarri zuten duela aste batzuk Facebook-ek eta European Journalism Centre (EJC) delakoa, eta lehen deialdi batean laguntza eskatuz ia mila proiektu aurkeztu direlarik, laguntza lortu dutenen artean daude Irutxuloko Hiza Donostiako tokiko hedabidea, eta Pikara Magazine Bilbon editatzen den aldizkaria (hau nagusiki gazteleraz).
Laguntzen lehen multzoa da, eta hortaz, adi egon beste deialdirik izango ote den.
57 erakundek lortu dute babesa. 10.000 edo 25.000 euroko laguntzak dira, eta Pikarak 10.000 lortu ditu, eta Irutxuloko Hitzak 25.000. Covid pandemiaz egoki eta enfoke lokal batekin informatzen zutela demostratu behar izan dute irabazleek, eskaeretan baldintza horiek azaldu behar baitziren.
Facebook-en adar filantropiko batek finantziatu du deialdi hau: Facebook Journalism Project delakoak. Harekin batera, European Journalism Centre delakoak antolatu du deialdia, Herberehetan eta Belgikan egoitza duen erakunde batek.
Googlek ere antzeko nazioarteko ekimen bat bultzatu du, Journalism Emergency Relief Fund delakoa, bereziki tokiko hedabideetan zentratua. Euskal Herriko hedabideek ere bazuten horretara aurkezterik (apirilaren 29an itxi zen epea)
Erantzun
Sartu