Hogei lagunen izen eta aurpegiekin, Pandemia eta Gu ekimena eta webgunea abian jarri dute. Koronabirusak eragindako egoeran, hausnarketak, galderak eta kezkak biltzeko asmoa du taldeak. 20 bultzatzaile ageri dira webgunean oraingoz, 16 gizonezko eta lau emakumezko.
Pentsalari bakoitzaren iritzi artikulu batzuk biltzen dira oraingoz webgunean, baten batzuk bederen beste medio batzuetan argitaratuak, batzuk euskaraz, eta besteak gazteleraz.
Galdera sorta batekin aurkezten dute pentsamenduaren gune hau sinatzaileek:
Pentsamendua ogibide dugunok ezer egin al dezakegu? Zer esaten digu inoiz ezagutu ez dugun egoera honek? Zer ekarriko digu geroak? Nolakoa izango da euskal gizartearen erreakzioa, jadanik egiturazko bestelako arazo larriak zituen gizartearena, berehalako etorkizun ziurgabean?
Oraingoz, izen hauek daude proiektuaren atzean: Ramon Zallo, Maite Ubiria, Pedro Ibarra, Jose Allende, Luis Mari Martinez Garate, Juanjo Alvarez, Igor Ahedo, Jose Ignazio Ansorena, Xabier Barandiaran, Iñaki Barcena, Eneko Bidegain, Garbiñe Biurrun, Iñaki Dorronsoro, Josu Hermamdez, Andeka Larrea, Pako Letamendia, Susana Maroto eta Laura Mintegi.
Taldearen irudia adierazgarria duela aste gutxi osatu zuen Jose Luis Zumeta margolariak, beharbada ustekabean hil aurretik Zumetak egin zuen azken lana, eta webgunean eskertza berezia egiten zaio Zumetari.
Erantzun
Sartu