Teknologia albisteak

BiziHotza 'erresistentzia kutxa' martxan jarri dute

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-05-01 : 15:53

BiziHotsa Erresistentzia Kutxa emakumeen elkarteek, kolektibo feministek, antiarrazistek eta antikapitalistek, Euskal Herriko kooperatiben sareek (Olatukoop), zenbait sindikatuk eta herritar sareek sortu dute. Lehen fase honetan 13 kolektibori laguntza zuzena eman nahi dio ekimenak, COVID19ak areagotutako egoera larriei aurre egiteko.

Honela aurkezten du bere burua Bizihotsak-ek: "Erresistentzia kutxak funts kooperatiboa izan nahi du, bi fasetan, lehenik, orain ziurtatua ez dauden oinarrizko beharrak asetzen laguntzeko; eta, bigarrenik, alternatiba ekonomiko komunitarioak sortzen laguntzeko. (...) Osasun krisiak, krisi sozial eta ekonomikoak Euskal Herriko elkarte eta talde askoren ekintzak eta ekimenak geldiarazi ditu, indar guztiak larrialdi sozialari erantzuteko birbideratu dituzte. Erakunde publikoak dira erantzule, baina ez dira ari gizartearen oinarrizko premiak asetzen, eta horren aurrean elkarte eta sare herritarrak sortu dira elikadura, etxebizitza, maskarillak eta oinarrizko higiene-produktuak ziurtatu eta banatzeko, eta etengabeko prestakuntza autogestionatua edo kuoten eta horniduren ordainketarako".

Ikus hemen babestea erabaki duten proiektuak eta geri dohaintza egin nahi baduzu, bizihotsa.coop57.coop/eu/ webgunearen bidez egin daiteke.

Erantzun

Sartu