Teknologia albisteak

Euskarazko e-posta zerbitzu osoa eskaintzen du Ni.eus-ek

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-05-15 : 16:32

PuntuEus Fundazioak Ni.eus e-posta zerbitzu berria aurkeztu du gaur, telematikoki egindako prentsaurreko batean. Igandean, maiatzaren 17an, Euskarazko Interneten Eguna dela-eta etorri da iragarpena eta zerbitzu berria lantzamendua.

Erabat euskaraz dagoen posta zerbitzua da: bezero arreta, web interfazea, laguntza dokumentuak, bezero-gunea, .EUS helbidea...

Pribatutasun eta segurtasuna bermatzeko ardura berezia hartu dute: iragarkirik ez, trackingik ez, komunikazio zifratuak...

Sakeleko telefonoan edo ordenagailuan ohiko dugun posta programan konfiguratu daiteke baina online webmail bidez erabiltzeko aukera ere ematen du, IMAP eta POP3 sarbideak ematen baititu. Gainera, zerbitzu osagarriak ere eskaintzen ditu:  egutegia, helbide-liburua, berbideraketak eta askoz gehiago.

Doako bertsioan ni.eus domeinuan erabil dezakezu e-posta (adibidez: ximun@ni.eus) eta ordaindutako planen kasuan, norberaren gustuko .EUS domeinua pertsonalizatuta (adibidez: info@ane.eus edo kaixo@mendielkartea.eus).

Guebs enpresarekin elkarlanean garatu du Ni.eus PuntuEusek.

Hona nola aurkeztu duten produktu berria gaur goizean:

Eta hona produktuaren sustapen bideoa:

 

Erantzun

Sartu