Duela hilabete atera genituen artelan adibide batzuk, itxialdian etxean egindako saio berezi batzuk: Josune Zabaleta argazkilariak margoak eta beste irudi batzuk berregiten egindakoak. Margo berregintzaren kontu hau asko zabaldu da, eta adibide gehiago dakartzagu hona, Euskal Herrikoak eta urrutiagokoak.
Batetik, Alea aldizkari arabarrak apirilean egin zuen lehiaketa, eta 37 lagunek hartu zuten parte. Caravaggioren lan bik irabazi zuten, nolabait esatearren, haren bi koadro aukeratu baitzituzten, sari bat irakurleek aukeratua Josu Pedruzorena (goian itsatsia), eta bestea, epaimahairen saria, Aratz Ortiz de Elgearena, hemen behean:
Orijinaltasun handiko lanak aurkezu ziren Alearen lehiaketara. Ikus bilduma. Horra adibide parea, Andy Warhol eta Magritte:
Magritteren beste lan bat ikusi dugu berregina Getty Museo estatubatuarrak sarera botatako erronkan, #GettyMuseumChallenge delakoan, Hau ez da pipa bat, Magritteren lan ezagunena hain zuzen:
Twitterren garatu da deialdi hori, traolaren bidez, eta lan piloa agertu dira. Hona bilduma bat zentzu handiarekin egina. Adibide gehiago. Edvard Munchen oihua:
Banksy:
Artemisia Gentileschi:
Erantzun
Sartu