Hap-Lap, euskaraz eta ingelesez den EHUko master bakarra
Informatikari Euskaldunen IXA taldeak master bat eskiantzen du EHUn, Hap-Lap izenekoa, Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua - Language Analysis and Processing; eta aurtengo deialdirako bekak eskatzeko epea dago (3.000 eurokoa), maiatzaren 22 arte.
Hap-Lap delako masterra, sigla elebidunekoa da, eta edukia ere ingelesez eta euskaraz dira. Euskal Herriko Unibertsitatean bi hizkuntza horietan ematen den master bakarra da. Bekari buruzko informazio gehiago hemen.
Programaren helburu nagusia da ikasleei irakastea zer-nolako aplikazioak garatzen diren hizkuntzaren industrian, hala nola, hizkuntzaren azterketarako eta hizkuntzaren prozesamendurako teknika eta aplikazio informatikoak. Industrian garatuko aplikazioen artean, honako hauek nabarmendu daitezke:
- Testuen edizioa eta kudeaketa (gramatika- eta ortografia-zuzentzaileak, hiztegi-laguntzak)
- Testu-bolumen handietako informazioaren erauzketa eta berreskurapena
- Itzulpen automatikoa
- Hizkuntza naturaleko interfazeak
- Hizketaren prozesamendua
Hemen informazio gehiago: http://ixa.si.ehu.es/master/index_html
Erantzunak kargatzen...