Maiatzaren 11n hasiko da #EtxeanTinko egitasmoa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoa: Tinko Euskara Elkarteak haur eta gaztetxoentzako zinema eskaintza. Ikastetxeetarako emanaldi bereziak dira koxka, ikasleek etxetik ikusiko dituztenak. Nafarroan, berriz, maiatzaren 18an hasiko da kanpaina eta ekainaren 12an amaituko, eta izena emateko epea maiatzaren 12an bukatuko da.
Honako film hauek bildu dituzte proiektuan:
Elkarteak posta elektronikoz igorri die mezu bat Hego Euskal Herriko ikastetxeei, eta, horiek izena eman ondoren, hautatutako filmak ordenagailu edo tableta bidez etxetik ikusteko aukera izango dute irakasle eta ikasleek.
Euskara Zine Aretoetara programaren ohiko material didaktikoa ere helarazi diete egitasmoan parte hartu nahi duten ikastetxeei.
Erantzun
Sartu