Udaletako euskara zerbitzuek urtero antolatzen duten jardunaldia da Udaltop, baina aurtengoa berezia izango zela aurreratu zuten antolatzaileek duela aste batzuk. Aurrez izena eman dutenek telematikoki jarraitu ahal izango dute Udaltop webgunearen bitartez. Eremu sozioekonomikoaren inguruan izango da Udaltop hau, alor horretan euskararen erabilera pizteko gakoak ematea da helburua-
Hauxe da egitaraua:
- 10.00: Irekieta eta Apustu baterako arrazoibideak eta ohar batzuk, Jon Sarasua Maritxalar, Mondragon Unibertsitatea.
- 10:40>10:55: Ohar batzuk apustu baterako, Leire Cancio Orueta, Agirre Lehendakaria Center.
- 10:55>11:15: Atsedenaldia
- 11:15>12:15: Mahai-ingurua. Euskara eremu sozioekonomikoan: egingo dugu apustu? Zer eta nola egin beharko genuke?
- Bingen Zupiria Gorostidi, Eusko Jaurlaritza
- Kike Amonarriz Gorria, Euskaltzaleen Topagunea
- Leire Okarantza Ibabe, Fagor Koop. E.
- 12:15>12:30: Etxealdi garaiko zenbait ekimen interesgarri. Hiru enpresaren izenean:
- Aritz Martínez de Luna Urzelai (Alea)
- Kemen Goitiandia (Maier)
- Peio Etxeleku (Agour)
12:30 Kultur jarduera bat ixteko.
Erantzun
Sartu