Teknologia albisteak

Aitarem Etxea (Karmele Jaio), urteko linurua 111 Akademiarentzat

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-05-08 : 15:47

Manuel Larramendi Kultur Bazkunaren baitako literatur ekimenak, 111 Akademiak, eman du aurtengo literatura saria, 2019. urteko liburu onenari dagokiona: Karmele Jaioren Aitaren Etxea eleberriak irabazi du. Tamalez, ezhohiko egoera dela-eta, berehalako sari-emate ekitaldirik ez da egongo. Une honetan aurtengo sari-banaketa ekitaldiaren nondik norakoak aztertzen ari dira 111 Akademiako arduradunak. 2006tik ari dira sari hau ematen Larramendi Bazkunekoak; hasieran Beterriko Liburua izenarekin, orain 111 Akademiaren saria.

Karmele Jaio (Gasteiz, 1970), idazle eta kazetaria da, eta Emakundeko komunikazio arduradun gisa egiten du lan. Ipuin liburuak idatzi ditu, poesia ere bai (Orain hilak ditugu, 2015), eta hiru eleberri:

Azken hori, jakina, 2019ko gogokoentzat orain 111 Akademiak eman duena. Berrehun eta bat akademiakide ditu une honetan 111 Akademiak, eta horietatik 114k hartu dute parte 2019ko sariduna izendatzeko. Liburuaren muina honela deskribatu du Akademiak sariaren berri ematen duen oharrean:

" Maskulinitatea eraikitzeko eta transmititzeko moduez eta orokorrean generoak emakume eta gizonen bizitzetan duen eragin itzelaz ari da Karmele Jaioren eleberria. Baita familietan sortzen diren isiltasun esanguratsuez ere. Bere nobela anbiziotsu eta ausartena burutu du Jaiok, lurralde ezezagun batean barneratuz eta bertatik arrakastaz itzuliz. Akademiakide batek idatzi bezala, “literatura heldutasunera iritsita” aurkituko du irakurleak lan honetan."

 

Erantzun

Sartu