Teknologia albisteak

Euskal idazleen "Mundiala" hasi da

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-05-08 : 10:08

Euskal Idazleen Mundiala antolatzea okurritu zaio baten bati edo baten batzuei, Twitter bidez. 24 idazleren izenak bildu, eta elkarren artean lehiatu behar dira, Twitter bidezko bozketetan, garaile bat izan arte. Lehen fasean, hirunaka lehiatuko dira, eta bakarra pasatuko hurrengora. A taldearen txanda da gaur, gauerdira arte duzue Anjel Lertxundi, Joseba Sarrionandia eta Rikardo Arregi Diaz de Herediaren artean aukeratzeko.

Idazle biziak dira 21, eta hiru hilda daude; hala ere, lehiatzeko eskubidea dute Txillardegik, Gabriel Arestik eta Jon Mirandek. Gainerakoak dira, A taldeko gaurko hiruak (Arregi, Lertxundi eta Sarrionandia), eta Jon Alonso, Aurelia Arkotxa, Joxe Austin Arrieta, Bernardo Atxaga, Itxaro Borda, Ixiar Rozas, Harkaitz Cano, Aingeru Epaltza, Koldo Izagirre, Amaia Lasa, Pello Lizarralde, Miren Agur Meabe, Jokin Muñoz, Lourdes Oñederra, Eider Rodriguez, Ramon Saizarbitoria, Arantxa Urretabizkaia eta Iban Zaldua.

Honela geratu dira banatuta taldeetan:

Eta honela izango da lehiaketa datozen bi asteetan:

Zer irizpide bozkatzeko? Lehiaketatik kanpo geratu den Ana Malagon idazleak honakoak proposatu ditu:

  • Norekin pasako nuke itxialdia.
  • Janzkera.
  • Nork zainduko lituzke hobeto nire landareak.

Eta zeuek, zeunak. Jarraitu @IdazleMundiala eta bozka eman Twitterren norgehiagoka bakoitzean.

Erantzun

Sartu