Teknologia albisteak

Irun dezagun sarea: Wikipediako artikuluen lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-05-12 : 10:11
Irungo Aitzondo euskara taldeak lehiaketa antolatu du herriari buruzko Wikipedia artikuluak osatzeko. Irun dezagun sarea! titulupean, duela bi astetik abian dago jada lehiaketa eta ekainaren 30ean bukatuko da. «Irunekin lotura duten artikulu txukunen faltan dago euskarazko Wikipedian. Animatuko zara?», diote taldeko kideek. Irungo leku, talde, pertsonaia eta gertaeren inguruko euskarazko artikuluak sortzea da koxka.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek, irungoeuskarataldea (a bildua) gmail.com helbidera idatzi behar dute, Wikipediako erabiltzaile izenarekin eta telefono zenbakiarekin batera. Zein artikulu proposatzen duzun ere esan behar duzu, ze artikuluak banaka baloratuko dira saria emateko. Sari nagusi bat izango da (50 euroko bale bat herriko denda batean), eta beste bale bat zozketatuko artikulua txukun samar egin dutenen artean.

Erabiltzaile artikulu horiek baloratzeko, zenbait irizpide erabiliko dituzte epea amaitzean:

  • Artikulu bakarra aurkeztu behar den arren, lehiaketa aldian zehar artikulu gehiago editatu izana kontuan hartuko da.

  • Erdarazko artikuluetatik egindako itzulpenak baino, euskarazko ekoizpen propioak hobetsiko dira.

  • Wikipediako formatua errespetatu eta bertako baliabideak erabiltzea: loturak, argazkia, bideoak, erreferentziak, kategoriak…

  • Pertsonaia bat aukeratzekotan, positiboki baloratuko da emakumezkoa izatea eta bere ibilbidean zehar euskararekin nolabaiteko zerikusia izatea.

  • Erabilitako euskararen zuzentasuna, egokitasuna eta aberastasuna.

  • Informazioaren zorroztasuna, behar adina erreferentziak sostengatuta.

 

Eta beste zenbait kontu ere bai: hemen detaile gehiago.

 

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu