Teknologia albisteak

Bizkaitik Mugitu, Bizkaian garraio publikoz mugitzen jakiteko tresna

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-05-13 : 10:02

Bizkaitik Mugitu izeneko webgunea ireki du Bizkaiko Foru Aldundia Bizkaiko edozein tokitan jatorria edo helmuga duen garraio publikoko ibilbideen planifikatzailearekin. Tresna honek hainbat operadorerekin bidaiatzeko aukerak eskaintzen ditu, eta bizkaitarrei zein bisitariei zuzenduta dago, lurraldeko turismo-intereseko puntuak identifikatuz eta Bizkaiko www.visitbiscay.eus turismo-webgunearekin lotuz.

Telefono mugikorrarekin irekiz gero bizkaitikmugitu.eus kokapen eskaera ere egiten dizu webguneak, eta praktikan aplikazio baten eran funtzionatzen du. Hala ere, ez da beharrezko kokapenaren araberako bilekatak egitea. Zu ez bazaude puntu jakin batean ere (demagun Ondarroan zaudela), egin dezakezu beste bi punturen arteko bilaketa, esate baterako Mallabiatik Loiuko aireportura.

Bilaketa edo kalkulu horrek ematen duen web interfazeko pantaila-irudia itsatsi dugu artikulua ilustratzeko, eta hemen behean nola ikusten den mugikor batean:

Metro Bilbao, Euskotren, Bizkaibus, Renfe edo Feve operadoreek eskaintzen dituzten ibilbideei eta ordutegiei buruzko informazioa biltzen du tresnak. Bizkaitik Mugituren informazio erabilgarria hainbat tresna eta osagarrirekin osatzen da, hala nola hurbileko geralekuen edo geltokien kokapena, garraio publikoko operadore guztien webguneekiko lotura eta ordainketa-metodoei buruzko informazioa.

 

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago