Webgune berria jarri dute Mondragon Unibertsitateko ikasle batzuek euskal kultura bultzatzeko asmotan: Galdebide. Oraingoz, test txapelketa bat da: euskal kulturaren gaineko trivia erako galderak, Egunean Behin jokoan bezala hiru erantzun aukerarekin.
Momentuz 15 test daudela ematen du, bakoitza hamar galderakoa. Euskal kulturakoak dira, identifikatu herria edo pertsonaia, musikari buruzko galderak, zopa-letran hitz bat aurkitu, esaera zaharrak osatu...
Horra adibide bat:
Google Forms bitartez eginak daude test hauek, azken asteetan sortu diren beste ekimen batzuk bezalaxe, adibidez Hogwarts-eko escape room digitala, edo Zumaiako Herri Eskolan egin dutten beste hau.
Zarauzko Salbide auzoan ere, gure auzoari buruzko galdetegiak hasi gara prestatzen eta "Astean Behin, Salbiden" deitzen diogu...
Hemen aurreko asteko biak:
https://forms.gle/urT5UUPBMrncJar19
https://forms.gle/YLZc6GnkbZEh8WTC8
Asteburu honetan hirugarren saioa!