Teknologia albisteak

Fermin Muguruzak hainbat eduki jarri ditu doan Youtuben

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-03-19 : 17:13

Fermin Muguruza Irungo kulturgile ezagunak erabaki du hainbat eduki sarean libre uztea, itxialdiaren garai hauetan kultura sareratzeko beste hainbat ekimenekin sintonian. Twitterreko bere kontuan egin du iragarpena Muguruzak.

Honako edukiak dira Youtube bidez askatuak (zenbait kasutan audio hutsak, musika baita igo duena Ferminek):

  • Nola, dokumentala (2015)
  • Brigadistak Sound System: erREMIXak (1999ko disko osoa)
  • Asthmatic Lion Sound Systema (2008ko disko osoa)
  • Fermin Muguruza - Mirant Al Cel / BSO (2007ko disko osoa)
  • Fermin Muguruza - Euskal Herria Jamaika Clash (2006ko disko osoa)
  • Fermin Muguruza - FM 99.00 Dub Manifest (2000ko disko osoa)
  • Fermin Muguruza Kontrabanda - En Directe Sense Censura - Barcelona, Apolo 21-I-2004 (full album)
  • Fermin Muguruza - In-Komunikazioa (2002ko disko osoa)
  • Fermin Muguruza - Irun meets Bristol (In-komunikazioa Remix 2003 disko osoa)

Erantzun

Sartu