Psikohizkuntzalaritzaren alorreko ikerketa batean, erabiltzaile euskaldunen erreakzioak neurtu eta mailakatu nahi dituzte. Proiektua Madrileko Nebrija eta Ingalaterrako Reading Unibertsitateetako ikerlariek abiarazi dute, eta Euskal Herriko Unibertsitatetik Mikel Santisteban ari da lanean. Galdetegi luzea da, ordubete inguru har dezake osatzeak... Beraz, denbora eta gogo pixkat duzunean kolaboratzeko da.
Hemen dago ariketa. Adi, telefonoz osatzeko zail samarra izan daiteke, hobeto tablet edo ordenagailuarekin sartzen bazara eta, esan bezala, ordubete dedikatzeko gogo eta denborarekin.
Lehenbizi formulario txiki bat betetzeko eskatuko dizute, non adina, sexua, ezagutzen dituzun hizkuntzak eta ikasketa maila eskatzen zaizun. Ondoren, aprobako galdera parearen ondoren, ariketa bat errepikatu beharko duzu: Irudi segida bat agertzen zaizu, idatzi irudiaren izena azpian, eta gero kontzeptu horren ezaguera baloratu, marra irristagailu bat mugituz, ezkerreko maila erabat ezezagunetik, eskumako oso ezagunera.
Gehiago jakin nahi izanez gero, kontakatu Mikel Santestebanekin Twitterren, jator erantzuten du.
Erantzun
Sartu