Katalanezko Wikipediak (han idazten duten bezala, Viquipediak) 25.000 jarraitzaile lortu ditu Twitterren gaur, eta horren haritik beste datu interesgarri bat jakin dugu: hizkuntzen araberako Wikipediako Twitter kontuetan, 5. da katalana baina zortzigarren dago euskarazko kontua, @euwikipedia.
Hauxe da sailkapena:
1️⃣ @wikipedia (Wikipedia nagusia, sortu zen lehena, ingelesezkoa)
2️⃣ @idwiki (indonesierazkoa)
3️⃣ @ArabicWikipedia (arabierazkoa)
4️⃣ @bnwikipedia (bengalierazkoa, Bangladeshko hizkuntza ofiziala eta baita Indiako hizkuntza nagusietako bat).
5️⃣ @Viquipedia (katalanezkoa)
6️⃣ @eswikipedia (gaztelerazkoa)
7️⃣ @wikipedia_fr (frantsesezkoa)
8️⃣ @euwikipedia (euskarazkoa)
Euskarazko wikipediaren kontuan ia 3.700 jarraitzaile ditu orain, frantsesezotik 500 ingurura... gaindituko ditugu? jarraitu @euwikipedia. Zer gutxiago? horrez gain ahal duenak editatu dezala Wikipedia bera, eta Euskal Wikilarien Kultur Elkartean izena emateak ere kalterik ez, urteko 5 euroko kuota bategatik...
Erantzun
Sartu