Autokontsumorako baratzeetan lan egiteko ezarritako trabei erantzun beharrez egindako kanpaina abiatu dute Nafarroan: "Nafarroak bere baratzetik jan nahi du" izena jarri diote. Ekimenaren bultzatzaileak dira: CPAEN/NNPEK (Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseilua), Ekologistak Martxan, EHNE Nafarroa, Nafarroako Hazien Sarea, Greenpeace, REAS Nafarroa (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea), Mugarik Gabe Nafarroa, Mundubat, Arrea, Helianto, La Fertilidad de la Tierra eta Intervegas.
Apiril amaieran ohar bat kaleratu zuten beren eskaerekin, eta Nafarroako 300 entitate baino gehiagok bat egin dute haiekin. Sinadurak bildu eta Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzara bidali dituzte murrizketak bertan behera uzteko eskatuz.
"Elikadura eta nutrizio egokia gobernuek babestu eta sustatu behar duten eskubide unibertsala da, bereziki krisi garaian. Baina autokontsumorako baratzeei ezarritako murrizketen ondorioz, gehienak bertan behera utzi dira, isunen eta zehapenen beldur, urte osoko uztaren mende dagoen funtsezko une batean", eskatzen dute ekimenaren bultzatzaileek.
Zeure aldetik bat egin nahi baduzu, hemendik egin dezakezu.
Euskal Herriko bertako baratzetan ekoiztutako produktuen aldeko hainbat ekimen bultzatu dira azken asteetan, Koronabirusagatiko konfinamenduko garai honetan. Sustatun jaso ditugu, adibidez:
Erantzun
Sartu