Teknologia albisteak
1

Hogwartseko 'escape room' edo ihesgela digitala, euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-05-05 : 16:02

Escape Room edo ihesgelak bisitatzeko ez dira egun hauek, baina joko hauek badituzte aldagai digitalak: asmakizunak argitu eta aukerak egitearen bitartez webgune batean jokatzen diren jokoak. Halako bat euskaratu berri dute, Hogwartseko Escape Room digitala, Harry Potterren unibertsoan inspiratua.

 

Escape Room hau Sydney Krawiecek sortu du, Estatu Batuetako liburutegi publiko bateko liburuzain batek. Eta euskarazko bertsioa haren gremioko batek egin du, Ruben Vidal Arangurenek, Egia kultur etxeko liburutegiko arduradunak, bere liburutegiko lankideekin batera, Krawieci baimena eskatu ondoren.

Escape Room digitalak egiten duena da joko mota horrek berezko dituen froga eta asmakizunak arlo digitalera eraman, beste artefaktu desberdin eta dibertigarri bat osatuz. Hemen ere taldean aritu zaitezke, baina baita ere bakarka. Azken hau Escape Room “analogikoan” ez dago egiterik, edo ez du zentzu handirik, izan ere joko soziala baita (bakarka eginda garesti xamar irtengo litzateke).

Adibide digital honi dagokionez, Google Forms-en baliabideak erabiliz egina dago. Jokoa J.K. Rowling-ek sortutako mundu magikoan oinarriturik dago. Hogwarts magia eta sorginkeria eskolan kokatzen da abentura. Zure lehenbiziko eguna da eskola horretan eta hasiera hasieratik zure azti iaiotasuna frogatu beharko duzu. Nola? Oso erraz, asmakizunak ebaztea bezain erraza. Edo zaila. "Baina pantailetan aurrera egite horrek, korapiloak askatzen joateak eta mundu magiko batean girotzeak ematen dio xarma jokoari. Ez dauka besterik", azaldu digu Ruben Vidalek, jokoaren euskaratzaileak.

Euskarazko lehen escape room digitala ote da? Antzeko beste ariketa bat, Twitterreko txioen bidez, proposatu du Berbaro elkarteak joan den asteburuan...

Erantzunak

2020-05-18 : 21:43

Bai

Erantzun

Sartu