Bertsozale Elkarteak bertsolaritzaren jardueraren analisi bat egin du, koronabirusaren itxialdiak dakarrena gordin adieraziz. Baina zulotik irteteko ekimenak eta ideiak ere plazaratu ditu. Horietako bat gaur estreinatuko da, Plaza saioa online, Bertsoa.eus-en bitartez, gaur maiatzak 2, 18-30tan.
Bertso-saioen etena da, logikoa den bezala, bertsolariek pairatu duten lehen kolpea, grafikoak erakusten duen bezala. Horiez gain, Bertsozale Elkarteak butzatuako beste ekimen hauek ere bertan behara geratu dira:
Atzerartu egingo dira neste hainbat ekimen (Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa; Bardoak; Bizkaiko Txapelketako Udabarriko fasea; BBK Sariketa; Eskolartekoa...), epea luzatu da baten batean (Pello Mari Otaño bekako deialdia), eta ikuskizun dago beste batzuk egin ahal izango diren (udako ikastaroak unibertsitateekin, Hernandorena Sariketa; Ahalduntze Bertso Eskola...)
Baina beste alde batetik, beste zenbait ekimenekin aurrera begira jarri dira:
Saio berritzaile horiei buruzko informazioa hemen, eta Bertsozale.eus-en informazio gehiago itxialdiak eragindako egoera honetaz.
Erantzun
Sartu