Biltzarre burujabetzarako ekimenak, Whatsapp eta Telegram sareetako taldeetan ageri diren hizkuntza portaerak salatu ditu: “gehiengoaren izenean gure hizkuntza etengabe baztertzen da, euskerazko eduki gutxi sortzen da, jendeak erderazko gauzak kontrol barik zabaltzen ditu, eta abar". Gaiaz eztabaida publiko bat bideratzea proposatu dute, proposamenak bilduz maiatzaren 9rako, eta topaketa bat gero Biltzarreren foroan maiatzaren 16an.
Bi medio hauek (Whatsapp eta Telegram) euskararen aurkako bihurtzen ari direla ikusita egin du deialdia Biltzarrek. Koronabisuragatiko itxialdian gehiago erabiltzen ari dira gainera eta horregatik, Biltzarreren Foroaren bidez, gai honi buruzko talde gogoeta bat egin nahi dte.
Horretarako maiatzaren 9rako proposamenak bidaltzea proposatzen da da eta gero maiatzaren 16an, larunbatez, 10:00etatik 12:00etara testu horietan dauden edo bestelako proposamenei buruz iritzia Foroaren bidez eman nahi dute, denon artean testu bateratu bat osatzeko asmoz.Ondoren, bi kanal hauetan kontuan har daitezkeen irizpideekin testu bateratu bat plazaratuko lukete.
Parte hartzeko bidali zure izena edota proposamena biltzarre@biltzarre.eus-era helbiera.
Erantzun
Sartu