Euskaraldiaren antolakuntzak antolatu duen Etxealditik Euskaraldira kanpainaren barruan, euskarazko marrazki bizidunetako bi filmen emisioa adostu dute gaurko EiTBk, Tokikom elkarteak eta Topaguneak.
Tokikom sareko tokiko telebistetan eta ETB3 kanalean, filmak aldi berean emango dituzte: 16:00etan, Elkano ikusteko aukera egongo da, eta 21:00etan, berriz, Gartxot.
Elkano. Lehen mundu bira, berriz, 2019an estreinatutako animazio filma da, Angel Alonsok zuzendua. Jose Antonio Vitoria eta Garbiñe Losada Juan Sebastian Elkanoren ibileretan oinarritu ziren filmerako gidoia egiteko. Lehen mundu-bira. Magallaesen agintepean hasi eta Juan Sebastian Elkanok amaitutako bidaia, ezezagunerantz. Ekaitza, gosea, tribuak… Bost itsasontzi abiatu ziren Sevillatik. Hiru urteren ondoren, batek soilik lortu zuen itzultzea. Aparteko abentura planetaren inguruan, azkenean biribila dela frogatuta.
Gartxot. Konkista aitzineko konkista 2011. urtean Juanjo Elordi eta Asisko Urmenetaren agindupean egindako animaziozko filma da. Asisko Urmenetaren Gartxot komikian oinarritutako filma da, Arturo Kanpionek idatzitako Gartxot, Itzaltzuko bardoa liburutik abiatutako komikian oinarritutakoa.
Erantzun
Sartu