Teknologia albisteak

Erakutsi zure kultura telekonferentzian zaudenean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-04-25 : 12:10

Txantxa zabaldu da sarean, ikusita zenbat pertsona agertzen den telekonferentzietan liburuz hornitutako apalekin, akaso libutu faltsuak izango direla. Badela hortik display bat salgai Amazonen... liburutegi pertsonal bat kartoiz egindakoa (ikus irudia). Gezurrezko produktua da, noski, baina akaso ondo salduko zen.

Agian Hangout, Skype, Jitsi edo Zoom erabiltzen dugun gehienok ez dugu kezka handirik zer agertzen zaigun atzean telekonferentzian gaudela, baina telebistako agerpen baterako prestatu behar baduzu, irudi txukuna ematea interesa dakizuke. Horregatik susmoa akaso askok irudi txukunaz gain, faltsua ere ez ote duten emango, liburuzaletasun gehiegizkoa erakutsiz...

Nolanahi ere batzuek ez dute apal faltsuen beharrik erridikulua egiteko. Ikusi MSNBC kateko kazetari hau nola agertu zen etxetik:

Liburuak koloreen arabera antolatzen ditu bere apaletan! Aldiz beheko irudian, Pablo Casado dugu, Espainiako PP alderdiko buruzagia bere bulegoan. Fijatu ondo, dauzkan liburu guztien alineazioa perfektua da: denek dute altuera eta sakonea identikoa. Apropos bilatutako disposizioa izan behar du, ez da posible bestela...

Txarto egiten dutenak badaude... baina asmatzen dutenak ere bai: Josué Coello ekonomia gaietako kazetaria da eta etxeko konexioetan ematen ditu albisteak LaSexa telebista espainiarrean. Etxeko liburu apal batzuk bazterra egiten duen tokian jartzen da, baina emanalditik emanaldira, detaile bat aldatzen du, goialdean agertzen den diskoa aldatzen du. Hona nola azaldu zen Kortaturen disko batekin:

Erantzun

Sartu