Igandean, hilak 26, nobedadea Hego Euskal Herriko konfinamenduan: bizitokitik kilometro bateko eremuan ibili ahalko dira umeak egunean behin. Gaindegiak prestatu duen mapa interaktiboak norbere bizitokia aukeratu eta aipatu eremua bistaratzeko aukera ematen du.
Interfazean Euskal Herria agertzen da berez, baina herri-izen bat bilatuta zure herrira hurbilduko zaitu. Gero zoom eginez, kaleak ezagutuz, zure etxearen puntu zehatza markatzen ahal duzu, eta bertatik klik batean, inguruko kilometro bateko perimetroa marraztuko zaizu.
Tresnari etekina ateratzeko proposamen interesgarria irakurri diogu Patxi Gaztelumendi Larrabetzuko blogariari: marraztu du hiriko kilometro-perimetroa (artikulu hau ilustratzeko erabilia), eta zazpi ibilbide prestatu ditu herrian bertan neska-mutikoekin oinez egiteko.
Umeekin irteteko arauak oroit: guraso edo nagusi bakarra umeekin batera, hiru ume gehienez elkarrekin (etxe beretik irtendakoak, alegia), ordubetez gehienez, ez beste pertsona batzuekin elkartzekotan, ez jolas-parkeetako jolasak erabiltzekotan, distantzia gordez beste ume eta pertsonekin, eta esan bezala, kilometro bat baino urrutiago ez.
Ikusi eta erabili Gaindegiaren mapa hemen.
Erantzun
Sartu