Berria egunkariak eta Elkar banatzaileak, argitaletxe askoren kolaborazioarekin, irakurzaletasun kanpaina bat iragarri zuten atzo, Liburuaren Nazioarteko Eguna izan zelarik eta pandemiaren itxialdian egonik: 'Irakurri euskara itxialdian ere' kanpainak euskal liburua ikustarazten jarraitzeko helbur du, aldi berean liburu dendei lagunduz.
Alberdania, Denonartean, Desclee, Elkar, Erein, Harriet, Igela, Katakrak, Meettok, Mezulari, Pamiela, Susa, Travel bug, Ttarttlo, Txalaparta eta Xarpa books argitaletxeek Berria Dendan hainbat liburu jarriko dituzte salgai. Egunero, lau liburu egongo dira salgai Berria Dendan, eta hiru eguneko epean bidaliko du Elkarrek eroslearen helbidera (Hego Euskal Herrirako bidalketa zuzena, Ipar Euskal Herrirako telefono bidez kontaktatzeko iradokitzen dute hemen).
Erosten den liburu bakoitzeko, haren prezioaren %20 erosleak aukeratzen duen liburu dendari ordainduko zaio. Berria Dendan dago eroslearen eskura liburu dendaren izena eta herria zehazteko eremua.
Erantzun
Sartu