Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioak online bidezko ikastaro bat dohainik eskaintzea erabaki du, COVID19 egoera dela eta: Zientzia eta teknologia Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean.
Zientziaren eta teknologia batetik, eta Giza Eskubideak besterik, bi kontzeptuen arteko erlazioa arrisku eta mehatxuen terminoetan maizegi aurkeztu izan da: poluzioa; aldaketa genetikoak; setiatutako intimitatea; arma nuklear eta biologikoak… Hori guztia egia da, baina egiaren zati bat besterik ez da. Izan ere, erronka eta arrisku hauei guztiei zientziarekin eta teknologiarekin aliantzan soilik aurre egin ahal izango zaiela da egiaren beste zatia. Konponbideak ez dira teknikoak bakarrik izango, baina ezaguera zientifikoari esker soilik iritsi ahal izango dira.
Zientziak eta teknologiak gure bizi-itxaropenaren handitzea ahalbidetu dute eta baita gaixotasun batzuen itzaltzea ere eta haietako askoren kontrola; gainera, gure ongizatea eta gure bizi-kalitatea hobetu ditu.
Ikastaroa maiatzaren 11n hasiko da, eta COVID19 egoera dela eta, guztiz doakoa da. Izena emateko, nahikoa da ikastaroko webgunera jo eta ikastaroa hasi baino astebete lehenago matrikula betetzea: https://asmoz.org/eu/producto/giza-eskubideak-eta-zientzia/
Erantzun
Sartu