Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak #covid19laguntzak izeneko bilatzaile eta biltegia jarri du martxan. Atariaren helburua COVID-19aren inpaktuari aurre egiteko eskuragarri dauden laguntzei buruzko informaziorako sarbidea erraztea da.
Langabeziaren, diru-sarreren murrizketaren, etxebizitzaren, kontziliazioaren edo oinarrizko behar eta horniduren arloetan aktibatu diren prestazioak aurkitzeko aukera ematen du bilatzaileak. Gordailua pixkanaka eguneratuko da (oraingoz 45 egitasmo zenbatzen dira), eta Gobernu zentralak, Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkaia eta Arabako Foru Aldundiek abian jarritako laguntzak, prestazioak, atzerapenak eta salbuespenak kontsultatzeko aukera ematen du.
Bilatzailea Eguía Careaga Fundazioaren baitan sortu zen SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak egin du Jaurlaritzarekin elkarlanean.
Nafarroako laguntzen berri ez egoteaz gain, bilatzaileak berak abisatzen du balitekeela udal mailako laguntza programa asko ere izatea. Horregatik, bilatzailean informaziorik aurkitu ezean, edo baita ondo datorkizun zerbait topatuz gero, tramiteetan hasi aurretik informatzeko aukera onena zera duzu: zure udaleko laguntza zerbitzuekin kontaktuan jartzea.
Nafarroari dagokionez, Foru Gobernuaren orrian badago informazio pixkat, euskaraz ere bai. Bereziki, hurbilen duzun gizarte-zerbitzu oinarrizkora joateko aholkatzen dute. Horretarako badago bilatzaile bat, baina gaztelaniaz bakarrik.
Erantzun
Sartu