Teknologia albisteak

Sanferminak "biziko ditugu"... beste urte batean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-04-21 : 16:13

#BizikoDitugu traola ateratzearekin iragarri du Iruñeko Udalak ez dela San Fermin jairik izango 2020 honetan. Susmoa hedatua zegoen azken asteetan, ezinezko izango zela aurten nazioarteko jende pilaketa egitea Iruñeko jaietan, eta gaur iritsi da baieztapena. Iruñeko Udalak iragarri du aurtengo sanferminetako aurrekontuak «behar sozialak» asetzeko erabiliko dituztela. 

 

Ana Elizalde alkateordeak egin du iragarpena gaur, Enrique Maia alkatea COVID-19 gaitza hartu eta oraindik sendatzen ari baita. Aurten dataz kanpoko egun batzuetan jaia egitea ez dagoela deskartatua iragarri du Elizaldek, baina aukera zaila dirudi. Udazkenerako nazioarteko ebentuak ere deskonbokatzen ari direnean... (Oktoberfest, adibidez).

Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteak onartu du sanferminak bertan behera uztea beharrezko neurria dela. Duela urte batzuk egin zuren ikerketa baten arabera, Iruñeko jatetxe eta ostatuetako fakturazioaren %20 sanferminetan izaten da, eta hortaz, kolpea igarri egingo da udan (eta orain ere, establezimenduak itxita daudenez, pentsa).

"Biziko Ditugu" lema eta traolarekin, bideo bat ere atera du Iruñeko Udalak gaur. Euskarazko bertsioa ere badu, hauxe:

Erantzun

Sartu