Apirilaren 27an (astelehena), 23:05ean emango dute France 3 telebistan "Euskal Herria eta Askatasuna. Bide luzea askatasunerantz" dokumentala (frantsesez). Euskal gatazkaren historia kontatzen du Espainiako gerra zibiletik 2018ko ETAren autodisoluziora arte.
Dokumental honek euskal gatazkaren historia kontatzen du orain arte inoiz izan ez den nazioarteko ikuspegi batetik, 1936tik hasita, hau da Espainiako Bigarren Errepublikaren aurka Franco jeneralak zuzendutako Espainiako Gerra eta matxinada militarretik, eta 2017ko apirileko erakunde politiko-militarraren aldebakarreko armagabetzera eta 2018ko maiatzaren 3an bere burua desegitera iritsi arte.
Izenburu orijinala hauxe du: Pays Basque et liberté, un long chemin vers la paix (Euskal Herria eta askatasuna, bakeranzko bide luze bat) filma Ipar Euskal Herriko France 3 Nouvelle Aquitaine telebista katean estreinatuko dute. Dokumentala urtarrilaren 21etik 26ra bitartean egin zuten FIPADOC zinema dokumentalaren nazioarteko jaialdian lehiatu zen, nazioarteko sailean. 52 minutuko lana, frantsesez, zuzendaria Thomas Lacoste da. Prima Luce-k, Sister Productions-ek, Gastibeltza Filmak-ek, Irusoin-ek eta La Bande Passante ekoiztetxeek elkarlanean aurrera eraman duten proiektua da.
Egitasmo zabalago baten lehen partea da, eta hiru dokumental egitea omen da asmoa. Hurrengo urrats/proiektuak izena du Hipotesi demokratikoa, euskal historia bat eta webgune honen bitartez laguntza bilatzen dute hori osatzeko.
Erantzun
Sartu