Zumba baino hobea da dantza egitea
Dantzan.eus agerkariko Oier Araolazaren laguntzarekin erreferentzia batzuk bildu ditugu, dantzaren munduak nola egiten dion aurre, asmo didaktikoarekin oro har, itxialdiaren garaiari. Adibide polit eta gustagarriak jarraian.
Batetik, Dantzan.eus-ek berak 'Eutsi dantzan' bideo sorta sustatu du. Itxialdia agindu baino lehenxeagotik, dantza urrats eta dantzaldi jakin batzuk erakusten dituzte dantza-irakasle batzuek, nork bere etxetik.
Dantza irakasleez gain, taldeek ere dantza kolektiboak egin dituzte, bideo desberdinen batuketarekin zenbait kasutan, dantza jakin batzuk erakutsiz. Hona Oñatiko Korpusaren dantza, Oñatz dantza taldearen eskutik:
Aurtengo Korpus eguna ekainaren 11n izango da... izango ote da dantza hau Oñatiko kaleetan?
Beste alde batetik, Gipuzkoako Dantzaguneak gela birtuala antolatu du Jitsi bidez eta zera antolatu dute:
- Teknika koreografikoko mantentze-saioak: egunero, sortzaile batek bere lengoaia koreografikoan oinarritutako saio bat emango du.
- Sortzaileen leihoa: astean behin, beren sormen-prozesuari buruz hitz egingo dute zenbait koreografok.
Mundu zabaletik, etxeko bideoak ere asko dira, eta baita ahalegin profesionalak:
- Tamara Rojok, English National Balleteko zuzendariak, online ematen ditu ballet klaseak.
- Parisko Operak sarean jarri ditu ikuskizun batzuk, tartean balletak, online ikusteko zenbait egunetan.
- Fame telesaileko Debbie Allen, Instagram bidez ari da zuzeneko lezioak ematen. "Fama garestia da eta ordaintzen hasiko zarete" zioen hura... oroitzen batzuek?
Erantzunak kargatzen...