Teknologia albisteak

Binke.eus, Galdakao eta Usansoloko tokiko informazioa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-04-14 : 12:42

Binke tokiko aldizkaria 2016ko urtarrilean hasi zen martxan, hilabetekari gisa, Galdakao eta Usansoloko informazioa emateko. Orain webgunea ireki berri du, Binke.eus.

 

Galdakaoko eta Usansoloko euskaldunen artean 2010ko urteetan egon zenn kexa soziala, nola zitekeen han komunikabide euskaldunik ez izatea, non eta ugariak ziren harrezkero inguruetako tokiko hedabide euskaldunak.

"Horregatik, kexatzeari utzita eta komunikabide bat zelan sortzen den ere jakin barik, lanari ekin zioten borondate osoz dozena bat herrikidek. Esan eta egin, 2015ean elkartea sortu eta hilabete gutxitan kaleratu zen Binke aldizkaria", azaltzen dute Facebook-eko beraien kontuan.

Aitu elkarteak kudeatzen du Beinke, Jon Gomez Garai da koordinatzailea, eta Aitor Espinosa webgune berriaren arduraduna. Babesle ofizial ditu Galdakaoko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia; eta elkarte laguntzaileak Ganguren Mendi Taldea, Burtotza Mendi Taldea, Andra Mari Dantza Taldea, Galdakao Gogora elkartea, Etxerat elkartea, Usansolon Euskaraz taldea eta Bagabiz euskara elkartea.

Proiektua babesteko, Binkekide egin zaitezke.

Erantzun

Sartu