Euskarazko Wikipediak deia egin zuen aurreko egunetan, eta 'editatoi birtuala' egin zuten larunbatean. Editatoia edo editatzeko maratoia da hainbat wikilari elkartu eta Wikipediako atal edo funtzio batzuk hornitzeko auzolana egiten denean aldi berean. Kasu honetan, Jitsi plataformaren bidezko editatoia izan zen, urrutikoa, nor bere etxean. Baina emaitza interesgarria izan da, Covid-19 pandemiari buruzko kontzeptuak hornitzeko balio izan baitu.
Hamar bat lagun elkartu ziren Jitsi plataforman larunbat goizez. Batzuek irudiz eta beste batzuek audioz bakarrik, plataforma horrek eskaintzen duen estekak partekatzeko aukera (txat paraleloa) eta are pantailak ikustaraztekoa (partaide batek, bere kamera-irudiaz gain, bere ordenagailuko interfaz bat partekatu dezake) erabili zituzten.
Tresna batzuen baliagarritasuna komentatu ostean, lana banatu eta enfokatu ziren Covid-19aren gaiarekin zabaldu diren puntu batzuetan, artikulu berriak sortuz:
Euskarazko Wikipediak pandemiari buruzko informazio global eta lokala ematen duten atalak sortu ditu azken aste hauetan, boluntarioen ekarpenekin. Denon esku dago orri horiek eta beraiekin erlazioa dutenak hornitzea.
Irudien aldetik ere, argazki libreekin egin dezakezu zure ekarpena. Badago jada multzo bat Commons biltegian. Bereziki bilduma interesgarria, Nafarroan nola egiten ari diren maskarak etxeetan auzolanean.
Erantzun
Sartu