Gurasoei Gutuna COVID-19 garaian
2020-04-10 15:38
Gurasoei Gutuna ekimena 2013tik bultatzen du Ttiklik elkarteak. Pandemiaren garai honetan ere, errepikatuko da ekimena. Oraingoan, ez bakarrik hitzezkoak, marrazki bidez ere idazteko proposatzen die haurrei Ttiklikek: "Idatzi gurasoei, idatzi barrutik, egoera honek zer mugitu digun, zer ez ote digun deskolokatu…"
Hala diote Ttiklikekoek:
Egoera honetan barruak askatzeko aukera batekin gatoz, zuentzako, etxekoentzako, bizilagunentzako…
Umeei, seme-alabei, ikasleei…zabaltzeko polita dela iruitzen bazaizue….AURRERA!
Idatzi gurasoei, idatzi barrutik, egoera honek zer mugitu digun, zer ez ote digun deskolokatu…. idatzi eta bidali.
Baldintzak:
- Epea: apirilaren 15etik maiatzaren 15era arte
- Gutunak bidaltzeko: gutunak (a bildua) gurasoeigutuna.eus
- Gutun aukeratuak www.gurasoeigutuna.eus web orrian argitaratuko dira eta jasotako guztien artean opari eder bat zozketatuko da.
- Gutunak pdf edo edozein testu formatuan.
- Marrazkiak pdf, jpg edo png formatuan.
- Egilearen izen-abizenak, herria eta adina jarri.
Erantzunak kargatzen...